Altuna, Ezkurdia finalera iristeko arroka

Guaixe 2018ko mai. 2a, 11:41
Ezkurdia eta Altuna, aurreko partida batean.

Ezkurdiak eta Altunak Buruz Buruko finalerdia jokatuko dute maiatzaren 13an, Bilbon. Beste finalerdian, Olaizola II.ak Elezkano izango du aurkari Labriten, maiatzaren 12an.

Buruz Buruko txapelketak sorpresa galantak utzi ditu. Esaterako, talde buru ziren guztiak –Bengoetxea VI.a, Rezusta, Urrutikoetxea eta Irribarria, bidean geratu dira, euren arerioak –Elezkano II.a, Olaizola II.a, Altuna III.a eta Ezkurdia– sailkatu baitira, final laurdenetan, finalerdiak jokatzeko.

Urrutikoetxea 16 tantotan utzi zuen Jokin Altuna izango da Joseba Ezkurdiarekin Buruz Buruko finalerdietan ariko dena. Partida hurrengo astean jokatuko da, maiatzaren 13an, Bilbon. Olaizola II.ak eta Elezkano II.ak Iruñeko Labriten jokatuko dute beste finalerdia egun bat lehenago, maiatzaren 12an. Hortaz, aste bateko atsedena dute lau pilotariek zita garrantzitsu hori prestatzeko. Guztiak ere primerako momentuan iritsiko dira hitzordura eta Buruz Buruko partida irekiak espero dira, emozioz betetakoak.