Juniorrak: Josu Etxeberriaren garaipena Amurrion eta Mateo Gonzalezena Lizarran

Guaixe 2018ko mai. 2a, 14:27

Aralarko Intersport Irabia taldeko txirrindulariak III. Amurrioko Sari Nagusia irabazi zuen larunbatean eta bigarrena izan zen Lizarran eta Etxeberrin. Burundako Quesos Albenizko Gonzalezek, aldiz, Lizarrako Jesus Galdeano Memoriala igandean

Asteburuan junior mailako hiru lasterketa jokatu dira eta Sakanako txirrindulariak podiumean izan dira. Larunbatean, apirilaren 28an, juniorren mailako III. Amurrioko Sari Nagusia jokatu zen. Esprint oso estuan erabaki zen 95 kilometroko proba bikaina eta Intersport Irabiako Josu Etxeberria izan zen garailea (2:21:53). Quesos Albeniz taldeko Ailetz Lasa laugarrena sartu zen, denbora berean. eñat Etxezarreta (I.I.) 32.a sartu zen, Jon Gil (El Caserío) 39.a, Inhar Astitz (I.I.) 52.a, Javier Mitxaus (I.I.) 68.a .

Hurrengo egunean juniorren tropela Lizarran bildu zen, I. Electricidad Rober-Jesus Galdeano Memoriala jokatzeko. Lasterketa esprintean erabaki zen eta Quesos Albeniz taldeko Mateo Gonzalezek irabazi zuen (1:59:14), Intersport Irabiako Josu Etxeberriaren aurretik. Jon Gil (El Caserio) seigarrena sartu zen, denbora berean. Urko Gorriti (I.I.) 11.a, Beñat Etxezarreta (I.I.) 12.a, Inhar Astitz (I.I.) 17.a, Iker Cerviño (I.I.) 26.a, Diego Gonzalo (Q.A.) 28.a, Andoni Urra (I.I.) 31.a, Imanol Galarza (I.I.) 40.a, Xabier Mauleon (I.I.) 44.a eta Javier Mitxaus (I.I.) 45.a . Intersport Irabia izan zen probako bigarren talde onena.

Eta maiatzaren lehenean, ohikoa denez, Lacturale Junior Trofeoa hartu zuen Etxeberrik. 69 kilometroko proban Arabarrak taldeko Ibai Ruiz de Arkaute gailendu zen (1:52:02), Josu Etxeberriaren aurretik (1:52:11). Ailetz Lasa (Q.A.) 13.a sartu zen, Mateo Gonzalez (Q.A.) 16.a, Javier Mitxaus (I.I.) 17.a, Urko Gorriti (I.I.) 21.a, Jon Gil (El Caserío) 26.a, Xabier Mauleon (I.I.) 29.a, Iker Cerviño (I.I.) 31.a, Inhar Astitz (I.I.) 34.a, Beñat Etxezarreta (I.I.) 41.a, Diego Gonzalo (Q.A.) 45.a eta Imanol Galarza (I.I.) 48.a.

Hortaz, Josu Etxeberriak garaipen bat eta bi bigarren postu eta Mateo Gonzalezek garaipen bat lortu dituzte.