Asteburuan Mallorca 312 Giant Taiwan proba jokatu zen, 312 km eta 2.050 metro desnibeleko proba ezaguna. 1.892 txirrindularik lortu zuten proba gogor, luze eta ikusgarria bukatzea, eta txapelduna Rien Coertjens izan zen (8:54:52). Proban parte-hartzaile sakandarrak izan dira, tartean Aralar taldeko hirukote bat. Mitxel Larunbe 1.389. postuan sartu zen (13:32:13), haren taldekide Igor Miranda Lazkoz 1.393.a (13:32:17) eta Jose Javier Ducar Astiz 1.739.a (13:53:29).