Igor Arrieta txapeldun Urretxun

Guaixe 2018ko mai. 3a, 10:37

Urretxuko Mendijurren Omenezkoa irabazi zuen uhartearrak.

Apirilaren 28an Mendijurren Omenezkoa jokatu zen Urretxun, 64 km-ko proba. Gure kadeteek lan bikaina egin zuten eta Aralar klubeko Intersport Irabia taldeko Igor Arrieta izan zen txapelduna, lasterketa bikaina egin eta gero, helmugara bakarrik helduta (1:39:10). 14 segundora sartu zen ari jarraika zebilen tropel txikia, tartean bere taldekide Aitor Alberdi, sailkapenean bosgarrena, eta Burunda klubeko Quesos Albeniz taldeko Iker Mintegi (zazpigarrena) eta Hugo Aznar (zortzigarrena). Quesos Albeniz taldeko Sergio Lopez 19.a sartu zen, Unai Aznar 20.a eta Migel Gil 41.a.