Legazpiko Klasikoa, Rural Kutxako Antonio Gomezendako

Guaixe 2018ko mai. 3a, 12:25

Rural Kutxa-Seguros RGA talde sakandarrak sekulako lana egin zuen Espainiako Koparako baliagarria zen proba irabazteko

Maiatzaren lehenean Santikutz Klasikoa jokatu zen Legazpian, Espainiako Koparako baliagarria den lasterketa. Rural Kutxa-Seguros RGA talde sakandarrak sekulako talde lana egin zuen eta, azkenean, bere taldekide Antonio Gomezek lortu zuen klasikoa irabaztea (3:43:45), atzean zegoen tropeltxoari 42 segundo aterata. Rural Kutxako bere taldekide Sergio Martin 3.a izan zen, David Gonzalez 4.a eta Xavier Canellas 5.a .