Autobien eta errepideen mantentze lanen deialdia

Guaixe 2018ko mai. 4a, 08:31

Nafarroako Gobernuak Irurtzungo kontserbazio zentroko autobia eta errepide sarearen mantentze integraleko lanak ematea baimendu du gaur. 2018 eta 2021 urteen arteko eperako da. Lan horiek kontratatzeko 17.325.000 euro bideratuko dira. Alde batetik, Leitzarango (A-15), Sakanako (A-10) eta Iparraldeko autobetako (A-1) mantentze lanen kontraturako 8.137.500 euro aurreikusi ditu foru administrazioak. Irurtzungo kontserbazio gunearen eragin esparruko gainontzeko errepideen mantentze lanetarako, berriz, 9.187.000 euroko deialdia egitea adostu zuen Nafarroako Gobernuak.