Arrietak, Aznarrek, Alberdik eta Mintegik garaipena eman diote Nafarroako selekzioari

Guaixe 2018ko mai. 7a, 16:06

Gironako X. Antonio Migel Ramirez Memorialean Arrieta bigarrena sailkatu zen, Aznar hirugarrena, Alberdi bosgarrena eta Iker Mintegi 10.a

Nafarroako kadete mailako selekzioak lan bikaina egin du asteburu honetan Gironan, X. Antonio Migel Ramirez memorialean. Nafarroako selekzioan Aralar klubeko Igor Arrieta eta Aitor Alberdi eta Burunda klubeko Unai Aznar eta Iker Mintegi ibili dira, Iker Seminario eta Sergio Grajerarekin batera.

Gironako Pals eta Palfrugellen jokatu zen X. Antonio Migel Ramirez Memoriala. Larunbat arratsaldean 9,5 km-ko erlojupekoa jokatu zen Palsen eta igande goizean 51 km-ko lasterketa, Palafrugellen. Lasterketan erlojupekoko postuak errepikatu zituzten Igor Arrietak eta Unai Aznarrek. Arrieta bigarrena izan zen bi probatan eta Unai Aznar hirugarrena. Bestalde, Aitor Alberdi 8.a sailkatu zen lasterketan eta 5.a sailkapen orokorrean, eta Iker Mintegi 27.a lasterketan, 10.a erlojupekoan eta sailkapen orokorrean 16.a. Bestalde, haien taldekide Sergio Grajerak tartekako helmugen sailkapena irabazi zuen eta Nafarroako selekzioa talderik onenaren saria jaso zuen

Hugo Aznar bigarrena Arronizen
Haien taldekideak Gironan zenbiltzan bitartean, kadete mailako gainontzeko txirrindulariek lasterketa jokatu zuten Arronizen. Esprintean erabaki zen 56 km-ko proba eta El Caserio taldeko Imanol Garciak irabazi zuen (1:34:09). Hugo Aznar (Quesos Albeniz) bigarrena sartu zen eta Martzel Etxeberria (Intersport Irabia) hirugarrena. Jon Chamorro (Q.A.) 7.a sartu zen, Sergio Lopez (Q.A.) 8.a, Antonio Gonzalez (Q.A.) 13.a, Migel Gil (Q.A.) 19.a, Jon Erdozia (I.I.) 21.a, Mikel Lizasoain (I.I.) 29.a, Oihan Etxeberria (Q.A.) 38.a eta Asier Irujo (I.I.) 40.a.