Burujabetzari bultzada emateko kanpaina

Guaixe 2018ko mai. 8a, 12:07

Gure Esku Dagoren bidez aurreko bi urteetan sakandarren “gehiengo oso zabal batek Nafarroako herritarrok gure etorkizun politikoa erabakitzeko burujabeak izan behar dugula adierazi” zutela kontuan izanik, “erabakitzeko eskubidea alor guztietara zabaldu behar” dela, “demokrazian sakondu behar” dela, uste dute LABek, Ernaik, Euskal Herrian Euskarazek, Bilgune Feministak, Sortuk, Belardik, AHT Gelditu Elkarlanak eta beste hainbat herritarrek. Horien guztien artean Burujabe jardunaldiak antolatu dituzte, Dena aldatzeko, ongi bizitzeko: BURUJABE! leloa duena.

Jardunaldien antolatzaileen iritziz, “ezinbestekoa dugu eragiten diguten gaiei buruz hemen erabakitzea: osasuna, pentsioak, hezkuntza, AHT bezalako azpiegiturak, zerbitzu sozialak, euskara, emakumea eta berdintasuna, elikadura, ekonomia, sistema energetikoa, eta abar”. Guztiek ere, “etorkizuneko gizarte eredua erabaki” nahi dute,”berdintasunean eta gizarte-justizian oinarritutako jendartea posible delako, alternatibak ditugulako”.

Euskal Herri burujabea eraikitzeko garaia dela nabarmendu dute eta “inor itxaron gabe, Estatuaren oniritzirik espero gabe. Bestelako gizarte alternatiboa eraikitzea guztion ardura da; komunaren gizartea, ongi bizitzeko. Bakoitzak bere alorretik ekarpena eginez euskal errepublika burujabea eraiki behar dugu, eraikitzen ari gara!” Antolatutako egitarauan parte hartzeko gonbidapena luzatu dute.

Egitaraua
Maiatzak 9
19:00etan La mano invisible filmea eta ondoren solasaldia: prekarietatea eta langileen errealitate berriak. Altsasuko Iortia Kultur Gunean. LAB.

Maiatzak 11
19:00etan Euskara eta burujabetza hitzaldia. Hizlaria: Urko Aierbe. Altsasuko Gure Etxea eraikina.
Euskal Herrian Euskaraz.

Maiatzak 19
Guztiok Iruñera! Giza armarria. Gure Esku Dagok antolatuta

Maiatzak 20
18:00etan Bertso saio burujabea. Lakuntzako plazan. Haizea Elkartea.

Maiatzak 22
19:00etan Langile burujabetza eta egungo markoaren mugak Nafarroan hitzaldia. Hizlaria: Imanol Karrera. Altsasuko Gure Etxea eraikina. LAB

Maiatzak 23
18:30ean Burujabetza Feminista. Hizlaria: Amaia Zufia. Arbizuko udaletxea. Bilgune Feminista.

Garagartzaroak 2
11:00etan Trena bai, AHTrik ez! martxa. Etxarrengo plazatik Irurtzungora. Sakanako AHT gelditu Elkarlana.

Garagarrilak 6
18:00etan Energia Burujabetza. Eraldaketa norberaren etxean hasten da. Hitzaldia: Goiener. Etxarri Aranazko kultur etxea.

Garagarrilak 9
Manifestazioa Altsasun.