Altsasu dantzari txikien bilgune

Guaixe 2018ko maiatzaren 8a



Igandean 135 dantzari txiki bildu ziren Altsasun Nafarroa Oizek antolatutako Bizi dantza Dantzari txiki egunean. Ziordiko, Olatzagutiko, Altsasuko eta Urdiaingo kaleetatik ibili ondoren, Altsasun bildu ziren eta bi emanaldi eskaini zituzten dantza taldeek. Lakuntzako Elai-Alai, Uharte-Arakilgo Galtzorratz, Irurtzungo Orritz, Altsasuko Etorkizuna, Urretxuko Lurra eta Berako Gure Txokoa dantza taldeek parte hartu zuten dantzarien bilkuran.