Urko Gorritiren garaipena Beran

Guaixe 2018ko mai. 9a, 11:41
Argazkia: Toño de la Parra.

Uharte Arakilgo txirrindulariak juniorren mailako XLI. Felix Errandonea Memoriala irabazi zuen eta bere taldea, Intersport Irabia, talde onena izan zen

Larunbatean, Beran, XLI. Felix Errandonea Memoriala jokatu zen Beran, 73 km-ko proba. Txirrindulari sakandarrak, atzera ere, probako jaun eta jabe izan ziren. Esprintean erabaki zen lasterketa eta Aralar klubeko Intersport Irabia taldeko Urko Gorriti izan zen azkarrena (1:43:33). Top Ten sailkapenean, bere taldekide Josu Etxeberria laugarrena eta Burunda klubeko Quesos Albeniz taldeko Ailetz Lasa zortzigarrena sartu ziren.

Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Beñat Etxezarreta (I.I.) 14.a sailkatu zen, Inhar Astitz (I.I.) 16.a, El Caserio taldean dabilen Jon Gil 20.a, Diego Gonzalo (Q.A.) 34.a, Imanol Galarza (I.I.) 35.a, Javier Mitxaus (I.I.) 36.a, Iker Cerviño (I.I.) 41.a eta Andoni Urra (I.I.) 46.a, guztiak txapeldunaren denbora berean. Xabier Mauleon (I.I.) 51.a sartu zen, 3:33ra. Taldekako sailkapenean, Intersport Irabia izan zen talde onena.