Ikasturteari amaiera emateko Nafarroako bertso eskoletako ikasleak Leitzan bildu ziren igandean. Nafarroako 121 gaztek parte hartu zuten egunean. Sakanatik hamabost gaztek parte hartu zuten, Altsasuko, Etxarri Aranazko eta Lakuntzako bertso eskoletako ikasleak.
Leitzan egin zuten Bertso-paper lehiaketako sarien banaketa ere. Altsasuko Katrin Anduezak eta Lakuntzako Nerea Askaraik jaso zuten 5. eta 6. mailakoen arteko saria. Eguraldia lagun izan zuten egun osoan antolatutako ekintzetan: goizean, gazteek elkar ezagutzeko jolasak egin zituzten, eta, bazkaldu ostean, Peru Harri museoa bisitatu zuten.