Sakanako Garapen Agentziaren sukaldaritza tailerrak

Guaixe 2018ko mai. 10a, 16:25

Uharteko gaztetxoak sukaldaritza ikastaroan. Argazkia: artxiboa.

Sakanako Garapen Agentziak bertako produktuekin otordu osasungarriak prestatzeko Sukaldaritza Tailerrak antolatu ditu. Irurtzungo Iratxo elkartean izanen dira, maiatzaren 16an, 23an eta 30an, asteazkena. Ismael Alegria (Kale Txiki taberna) eta Ana Carmen Uharte (Xalok) izanen dira irakasleak. 16koa, 17:30ean, haurrei eta helduei zuzenduta dago eta gosari, hamaiketako eta merienda osasungarriak egiten irakatsiko dute. Hurrnego bi sasioak, berriz, helduendako dira. 23an bazkari eta afari osasungarriak nola egin ikasteko aukera izanen da. 30ean, berriz, dastatzea izanen da. Bi sario horiek 19:00etan hasiko dira.

Izena emateko 672 688 591 telefonora hots egin edo nviana@sakanagaratzen.com e-postara idatzi daiteke. Saio bakoitzeko 4 euro ordaindu beharko dira. Hiru saioetara joan nahi duenak zuzenean 12 euroak pagatu ditzake.