Udaberriko Tonbola 60 establezimendutan zain dago

Guaixe 2018ko mai. 10a, 19:57
Udaberriko Tonbolan saritutako bi bezero.

Lakuntza, Etxarri Aranatz, Altsasu eta Olatzagutiko establezimenduetan erosketak egitean saria jaso daiteke.

Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen elkartearen proposamena da Udaberriko Tonbola. Harekin bat egin dute Lakuntza, Etxarri Aranatz, Altsasu eta Olatzagutiko 60 denda eta ostalaritza establezimenduk. Maiatzaren 14tik garagarrilaren 2ra  establezimendu horietatik pasatzen eta erosketak egiten dutenek txartel bana jasoko dute. Hura zabaldu eta saria duten edo ez jakinen dute. Gainera, saria momentuan eskuratuko du.

Bi astetan 600 sari baino gehiago banatuko ditu Udaberriko Tonbolak. Aurtengo berrikuntzak pintxoak eta gosariak dira. Baina saria ardo botila, goxokiak edo edateko txokolatea jasoko dute. Aurtengo beste berrikuntzetako bat da pintxoetan 1.000 euro baino gehiagoko saria izanen dela. Pintxo horiek Etxarri Aranazko Derryn eta Leku Ona tabernetan eta Altsasuko Gautxori, Koxka, Lezea eta Xume tabernetan dastatzeko aukera izanen da.

Elkarteko presidente Ainhoa Alvarez Diaz de Arkaiak Udaberriko Tonbolaren helburua azaldu digu: "hurbileko merkataritzako eta gure ibarrean kontsumitzen duten bezeroak saritu nahi ditugu, euren fideltasuna eskertuz".

Elkarrekin
Izaera berezitua badu ere, Altsasuko Dendarien Elkartea (ADE) Sakanako elkartearen zati da. Helburu berak baitituzte. Urte hasieran ADEk eta Alde Zaharreko tabernen Xurrut elkarteak elkarrekin aritzea erabaki zuten. Helburua da elkarrekin sustapen eta sentsibilizazio kanpainak egitea. Horien helburua "aisialdia eta merkataritza dinamizatzeko indarrak batzea da" esan du Gautxori tabernako eta ADEko zuzendaritzako kide Vanesa Abadek.

Udaberriko Tonbola da ADE eta Xurrut elkar lanean aritzen diren estreinako aldia. Gainontzeko dendariei eta tabernariei hurrengo ekimenetan parte hartzera animatu dituzte.

Udaberri Tonbolako establezimendu parte-hartzaileak
Lakuntza (3)
Juncal auto-zerbitzua.
Isidoro Arregi harategia.
Tania arraindegia.

Etxarri Aranatz (10)
Argiro Optika.
Iñaki ileapaindegia.
Etxarri altzariak.
Derry taberna.
Etxarri hortz-klinika.
Hostogorri altzariak.
Kaxeta liburu-denda.
Leku Ona taberna.
Lizardi.
Sabando.

Altsasu (45)
Allianz aseguruak.
Javier Flores arkitektura.
Asensio Moda.
Boutique Ekin.
Akeita kafetegia.
Bengoetxea oinetako-denda.
Aldasoro harategia.
Sorkunde harategia.
Santa Cruz sukaldeak.
Izara gortinak.
Intxostia kirolak.
Lezea kirolak.
Ramos elektrizitatea.
Ramos etxetresna elektrikoak.
Cristina fruta-denda.
Gautxori Taberna.
Gertu Sakana.
Iker Kirolak
Joselen Moda.
Norte bitxi-denda.
Koxka Taberna.
Larka Emakumea Gizona.
Lasa Kirolak.
Lezea Taberna.
Arkatz Liburu-denda.
Luresu.
Mari Carmen.
Marigorri.
ML Moda gizonezkoa.
ML Moda emakumezkoa.
Santa Cruz altzariak.
Sakana optika.
Sare Calzados
Tu tienda especial.
Txartel.
Txikitxo.
Xagu Informatika.
Xume Taberna.

Olatzagutia (2)
Olatz Etxagibel farmazia.
Pako harategia.