ETAk erakundea desegiteko hartu berri duen erabakiak aro berri bat ireki du Euskal Herrian. Denbora beharko dugu denok barruan geratu zaigun korapiloa askatu eta aro berri honek herri gisa eskaintzen dizkigun aukeren tamainaz jabetzeko. Une historiko honetan sentitzen duguna hiru hitzetan laburbilduko dugu:
HARROTASUNA: emankorra izan delako hirurogei urte hauetan Euskal Herriari egindako ekarpena. Espainia eta Frantziaren zapalkuntzari aurre eginez herri oso baten auto estimua indartu duelako eta eraikuntza nazionala eta eraldaketa soziala ardatz dituen herri prozesuarekiko paper katalizatzailea jokatu duelako.. Herrigintza eraldatzailea urrezko balore batzuekin jantzi du: eskuzabaltasuna, zintzotasuna, auzolana. Egindako akatsak eta mina aitortzen jakiteak balore horiek indartzen ditu.
ESKER ONA: asko izan delako herriari emandakoa. Une hauetan gogoan ditugu bereziki borroka honetan bizia eman dutenak: Juan Inazio Erdozia “Axio”, Anjel Gurmindo “Stein”, Martin de la Vega, Pello Mariñelarena, Roberto Martinez Olasagarre eta Josu Zabala Salegi. Gogoan ere kartzeletan dauden Jon Gurutz Maiza, Unai Parot, Juan Ramon Karasatorre, Asier Karrera, Luis Mariñelarena, Oihan Barandalla eta Hodei Ijurko. Gogoan ere, nola ez, erbestean segitzen duen Hilario Urbizu olaztiarra. Eskerrik asko zuen borrokagatik!
KONPROMISOA: Euskal Herria askatzeko borroka azkartzeko “palanka” izan behar duelako ETAren erabakia. . Euskal Estatu sozialista, euskalduna eta feminista eraikitzeko lanean
indarrak biltzen engaiatuko gara; denok eman behar dugulako zerbait gutxi batzuk dena eman behar
ez dezaten. Herritar guztiak deitzen ditugu maiatzaren 15ean, arratsaldeko 19ean Pello Mariñelaren heriotzaren 25. urtemugaren egunean EUSKAL HERRIA AURRERA! Leloarekin Etxarri Aranazko Plazan eginen den ekitaldian parte hartzera.