Irurtzungo Pilota Txapelketa: biharko final laurdenak

Guaixe 2018ko mai. 11a, 13:20

Bergera bidean geratu da eta Ongayk aurrera egin du

Martxoaren 31n hasi zen XXVI. Irurtzungo Txapelketa eta bi mailatan jokatzen ari da: 22 urtez azpiko mailan (12 bikote) eta senior mailan (24 bikote). Asteazkenean eta ostegunean lehendabiziko final laurdenak jokatu ziren –aipatzekoa da Bergera arruazuarrak galdu egin zuela–, eta bihar, larunbatean jokatuko dira gainontzekoak.

Irurtzungo Pilota Txapelketa. Final laurdenak
Larunbatean, 11:30ean, Irurtzunen:
Olazabal-Gorriti / Armendariz-Aldutzin

Emaitzak
22 urtez azpian: Canabal-Cordon 22 / Gutierrez-Apezetxea 18
Seniorretan: Urbieta-Bergera 12 / Iriarte-Sarasa 22
Ojuel-Azanza 13 / Labaka-Telletxea 22
Ongay-Gorrotxategi 22 / Zubiria-Altuna 0 (Altunaren lesioa)