Arakildarrek Itxasperrin dute hitzordua gaur

Guaixe 2018ko mai. 15a, 08:19

Nekazarien patroia da gaur, San Isidro, eta eguna ospatzera makina bat arakildar Itxasperrira joanen dira. Eguerdian ibarreko hildakoen omenezko meza izanen da. Haren ondoren, atari erromanikoko arkupetik apaizak Arakilgo soro eta larreak bedeinkatuko ditu. Horien ondoren, elkartu diren guztiendako udalak otamena eskainiko du. Arakilez aparte Arbizun ere ospatzen da San Isidro. Arratsaldean auzatea izanen da eta gauean afariak izanen dira.

Eta hainbat urte ospatu gabe egon ondoren, Lizarragabengoan pasa den urtean San Isidro ospatu zuten atzera ere. Aurten ere ospakizuna izanen da. 20:00ak aldera da hitzordua Bordatxo elkartean. Auzatea izanen da eta lixarrengotarrak han elkartuko dira.