Pentsio duinen aldeko bi hitzordu

Guaixe 2018ko maiatzaren 14a

Irurtzunen aurretik egindako kontzentrazio bat.

Sakandar guztiak pentsio duinen aldeko mobilizazioetan parte hartzera gonbidatuta gaude. Nafarroako Pentsionistak Martxan eta Otsailak 22 plataformak, astelehenero moduan, kontzentrazioa eginen dute gaur, 19:30ean, Altsasuko udaletxe parean. Beste kontzentrazio bat antolatu du Sasoiak jubilatu eta pentsiodunen elkarteak. Bihar izanen da, 11:00etan, Irurtzungo azokan.