Iñigo Aritza, Nafarroako Lauko Sokatirako txapeldunordea

Guaixe 2018ko mai. 15a, 14:35

Kadeteen mailako txapeldunordea dugu Burundako ikastola. Andra Mari ikastola laugarrena sailkatu da

Nafarroako Lauko Sokatira Txapelketa larunbatean erabaki zen, Iruritan. Gizonezkoen 300 kiloko Txapelketako 2. eta azken jardunaldia, 20 urtez azpikoen 280 kiloko 4. jardunaldia, emakumezkoen 235 kiloko bigarren eta azken jardunaldia eta kadeteen 280 kiloko 4. eta azken jardunaldia izan ziren Iruritako pilotalekuan jokatu zirenak.

Kadeteen Nafarroako Lauko Sokatira Txapelketako 4. jardunaldian bost talde lehiatu ziren, tartean Sakanako Iñigo Aritza eta Andra Mari ikastolak. Orain arte jokatutako lau jardunaldiak kontuan hartuta, Basaburua izan da txapelduna (20 puntu), Iñigo Aritza (16 puntu) txapeldunordea eta Berriozar (10,5 puntu) hirugarrena. Andra Mari laugarrena sailkatu da (7 puntu) eta Anar bosgarrena (6,5 puntu).