-Nola ez, elikadurak eragin handia du. Askotan azazkalak puskatzen zaizkigu eta orban zuriak agertzen dira. Hori izan daiteke A eta B bitamina faltaren seinale. Garagardo legamia, zerealak, piper gorriak, tomateak, intxaurrak… kontsumitzea gomendagarria da. Kaltzioa kontsumitzea ere ezinbestekoa da, beraz sartu zure dietan lakteodun elikagaiak.
-Hezetasunaz eta kanpo erasoez babestu: azazkalak maiz bustitzen baditugu ez dugu bakarrik esmaltea galduko, baizik eta asko ahuldu eta batzuetan onddoak ere agertu ahal zaizkigu. Bestalde, produktu kimikoekin edo bestelakoekin ibili behar bagara, eskularruak erabili behar ditugu.
-Hidratatu: soilik oliba olioa eta kaxula bat beharko dugu, bertan azazkalak sartu bost minutuz eta ondoren hauei masajea eman osagai guztiak ondo barneratzeko. Gehigarri moduan “Ricino olio” tanta batzuk bota ditzakezu.
-Kutikulak zaindu, hau gehien ahazten duguna da. Beraz eskuetan krema hidratatzailea aplikatzen dugunean, ez ahaztu azazkalak! hidratatu behar dituzu edozein oliorekin eta belarrietako kotoi-zotz batekin masajeatu borobil txikiak eginez. Ez dira inoiz moztu behar. Pausu hauek jarraituta manikurarako prest izanen ditugu!
-Azazkalak mozterako orduan, hobe da lima erabiltzea, baina ez badugu edo alfertasun handia ematen badigu, azazkal-moztekoa edo azazkalendako egokia den guraizea (kutikularen forma duena) erabili dezakegu.
-Lima, gure tresna kuttunena. Aukera hoberena kartoizko lima da; hau egin baino lehen eskuak ur epelean eta xaboiarekin jartzen baditugu lana egiten lagunduko digu eta ez digu azazkalaren hainbeste kapa puskatuko. Limak beti norabide bera eraman behar du, pasada luzeak eta suabeak izan behar dira, batzuetan hondarrak geratzen dira eta mugimendu bertikalekin kendu behar ditugu, erregela berarekin, beti norabide bera.
-Azazkalak zuritu. Dakizun bezala, koloredun esmalteak askotan aplikatzeak, hauen horitasuna eragiten du, horretarako babes base bat jarri behar dugu. Baina, noizean behin limoi zukuan sartu ditzakezu edo honako pasta honek ere ongi funtzionatzen du: limoi zukua, bikarbonato, eta oliba-olioaren nahasia. Egunero ere jarri ditzakezu esne eta limoi zukuan.
-Nola kendu azazkalen makillajea: Beti erosi behar ditugu azetona gabeko produktuak, denbora gehiago eramango digu makillajea garbitzea baina, beti gure azazkalen osasunaren hobe beharrerako izanen da.
Beste maskarilla bat ere egin dezakezu. Baratxuria: Honek azazkalak elikatzen ditu, eta onddoen agerpena ekidin; limoia: Azazkalak zuritu; eta oliba-olioak: Hidratatu.
Zer kolore emango dira udaberri honetan? Pastel koloreak, biziak, urrezkoak eta metalizatuak, marra isolatuak, ilargi-erdi biluzia, estilo frantziarra baina animatua, diseinu botanikoa eta xehetasun zuridunak.