Igor Arrieta txapeldun Abadiñon

Guaixe 2018ko mai. 16a, 10:48
Argazkia: Toño de la Parra.

Javier Elorriagako 2. urteko kadeteen lasterketa irabazi zuen uhartearrak eta Unai Aznar hirugarrena izan zen. Lehen urteko kadeteetan Hugo Aznar bigarrena sailkatu zen

Abadiñon Gaztetxoak Torneorako baliagarria zen bigarren proba jokatu zen igandean, V. Javier Elorriaga lasterketa. Bigarren urteko kadeteek 66 km-ko lasterketari egin behar izan zieten aurre. Intersport Irabia taldeko Igor Arrietak sekulako erakustaldia egin zuen eta Gaursa taldeko Andoni Espejorekin batera iritsi zen helmugara. Esprint estuan, uhartearra gailendu zen (1:50:31). Quesos Albeniz taldeko Unai Aznar hirugarrena sartu zen, 17 segundora. Aitor Alberdi (I.I.) 7.a sartu zen eta Iker Mintegi (Q.A.) 22.a.

Lehen urteko kadeteek, aldiz, 48 kilometroko proba jokatu zuten eta Bazpi taldeko Beqat Carbayedak irabazi zuen (1:20:47). Quesos Albeniz taldeko Hugo Aznar bigarrena sartu zen. Bere taldekide Sergio Lopez 10.a izan zen, Intersport Irabiako Martzel Etxeberria 19.a, Jon Chamorro (Q.A.) 30.a, Jon Erdozia (I.I.) 54.a eta Oihan Etxeberria (Q.A.) 55.a. Taldeka Quesos Albeniz izan zen onena.

Etxeberria 9.a eta Lasa 13.a Zangozan
Igandean junior mailako XXVIII. Zangoza Hiria Trofeoa jokatu zen (81 km), Euskal Herria Torneorako baliagarria. Ford Garaje Modernoko Joseba Lopezek irabazi zion Elproex Grupo Empresaria taldeko Jon Sanchezi, esprintean. Intersport Irabiako Josu Etxeberria 9.a sartu zen, 7 segundora, eta Quesos Albeniz taldeko Ailetz Lasa 13.a, 29 segundora. Beñat Etxezarreta (I.I.) 35.a sailkatu zen, Urko Gorriti (I.I.) 39.a, Inhar Astitz (I.I.) 42.a, Jon Gil (El Caserio) 49.a, Javier Mitxaus (I.I.) 50.a eta Mateo Gonzalez (Q.A.) 63.a.