Itxasperri elkargunea

Guaixe 2018ko maiatzaren 16a

Arakildarren topaleku bihurtu zen, atzera ere, Egiarretako ermita erromanikoa. San Isidro egunarekin ohi denez, ibarreko hildakoen aldeko elizkizuna izan zen eta, ondoren, elkartu ziren guztiendako udalak auzatea eskaini zuen. Arakildarrek eta irurtzundarrek hurrengo hitzordua Aralarko santutegian dute, igandean. Mezaren ondoren, bazkaltzera geldituko dira.