Bizikleta festa, aurten Olaztin

Guaixe 2018ko mai. 17a, 10:28

Maiatzaren 27an izanen da, baina egunean antolatutako bizikleta ibilaldian parte hartzeko aurretik eman behar da izena, Mank-en

Altsasu, Irurtzuni eta Etxarri Aranatzi lekukoa hartuz, aurten Olaztik hartuko du Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Anitzartean Kulturartekotasun Zerbitzuak eta Euskara Zerbitzuak maiatzaren 27rako antolatutako bizikleta festa. Horretarako, Olaztiko Udalaren, Barranka Txirrindularitza Taldearen, Berri Bikes eta Muruzabal bizikleta denden eta Sakanako ikastetxeen eta guraso elkarteen laguntza izan du Mank-ek. 

Adin guztietarako antolatu dute bizikleta festa, baina 10 urtetik beherakoek nagusiek lagunduta parte hartu beharko dute. Besteak beste, egun horretarako Olazti eta Ziordia arteko 2 orduko bizikleta ibilaldia, auzatea eta kirol materialaren trukea eta herri jolasak eta bizikleta konpontzeko tailerra antolatu dira.

Antolakuntzak Olazti eta Ziordia artean antolatutako ibilaldian ezingo da parte hartu izena eman gabe. Horrela, izena ematea zabalik dago, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan (948 464 866). Martxa aurretik bizikleta doitzea aholkatzen du Mank-ek. 7 km-ko buelta ederra izango da. 

ta egun horretan ere kirol materialaren trukea egiteko aukera egongo da –patinak, erraketak, bizikletak, patineteak, palak, baloiak, eskupilotak, eskiak…–.

ortaz, egoera onean baina erabiltzen ez duzun kirol materiala baduzu, bildu eta maiatzaren 27an Olaztira eramateko gonbita egiten du Mank-ek.