XIV. Aitzkozar Herri Lasterketan izena ematea zabalik

Guaixe 2018ko mai. 17a, 11:30

Maiatzaren 26an jokatuko da, Bakaikun, eta aurretik izena eman daiteke, www.dantzaleku-sakana.com web gunean

Iturmendiko Aitzkozar eta Bakaikuko Bakarretxko-etxea elkarteek Dantzaleku Sakana klubaren laguntzarekin antolatuta, hurrengo astean, maiatzaren 26an jokatuko da XIV. Aitzkozar herri lasterketa, Sakanako Atletismo Koparako-Lasa Kirolak Sarirako baliagarria izango dena. Aurten Bakaikun abiatu eta despedituko da proba. 17:00etan kategoria txikikoen probak izango dira, Bakaikun, aurrebenjaminetatik hasita, kadeteetaraino. Eta, 18:30ean, proba nagusiaren txanda izango da. Bakaiku eta Iturmendi artean prestatutako ibilbideari bi buelta eman beharko zaizkio (8,1 km).

Izena emateko
Izena ematea zabalik dago www.dantzaleku-sakana.com web gunean eta ondoko telefonoetan: 948 562 034 edo 606 398 802. Prezioa: 5 euro, probaren egunean ordaindu beharko direnak.