Sakandarrak giza-armarriaren kate-begi bihurtuta

Guaixe 2018ko mai. 21a, 09:16

Gure Esku Dagok deituta mila pertsonek baino gehiagoren artean Nafarroako armarria irudikatu zuten Iruñeko Gaztelu plazan larunbatean. Aitor Urrutia eta Miriam Mendikute bozeramaileek esan zutenez, “erabakitzeko eskubideari heldu diogu, erabakitzeko eskubidea bultzatzea, burujabetza, elkarbizitza, demokrazia eta berdintasuna bultzatzea delako” adierazi zuten. Gaineratu zutenez, nafarrok “erabakitzea maite dugu, denaz erabakitzea, herritar burujabe gisa. Eta ziur gaude: gure etorkizuna erabakitzera goaz!”. Baieztatu zutenez, “gure etorkizuna erabakitzea da gaur egungo erronka kolektibo ederrenetakoa”. Eta norabide horretan pausoak ematera deitu zuten.

Aldi berean, gogorarazi zuten garagartzaroaren 10ean erabakitzeko eskubidea bultzatzeko aukera “ezin hobea” dagoela: Donostia eta Gasteiz arteko giza katea. “Herritarrek eskuz esku osatutako 201,9 kilometroko kate luze hori ekimen ederra izango da berriro ere”. Parte hartzera hots egin zuten, herrietako taldeetan edo www.gureeskudago.eus web orrian izena emanez.

Argazkiak: Gure Esku Dago.