Giza eskubideak hil zirenekoa

Anitzartean Kulturartekotasun Zerbitzua 2018ko mai. 25a, 08:14

kolaboratzaileak

Giza Eskubideen 4. artikuluak dio: INORK EZIN GAITU ESKLABU EGIN.
Baina… migratzaileak eta errefuxiatuak lan egiteko saltzen dira: etxeetan, tailer klandestinoetan lan egiteko… erreskateak eskatzeko amutzat erabiliak, eta emakumeen kasuan, esklabu sexual edota prostituzioan lan egiteko.

Gizon-emakume migratu eta errefuxiatuak erakutsiak, erosiak eta esplotatuak  dira. Afrikar kontinentetik Europara iritsi nahi dutenek Mediterraneoa  zeharkatzen (aurten 459 hildako dituen itsasoa, eta 15.380 hildako 4 urteetan), hori da aurkitzen dutena. (CEAR, Errefuxiatuei Laguntza emateko Espainiako Batzordea)

“Gure lurraldetik ihes egiten dugu ametsei jarraiki; gosetik ihesi, jazarpenak pairatzen ditugulako –erlijioagatik, gudak direla eta, sexu arrazoiengatik, etniak direla eta…– Guzti horietatik ihesi, erosoago den norabaitera iritsi nahi dugu. Jakin badakigu, bidea ez dela erraza izango, eta miseria, nekea, mafiak… jasaten ditugu”.

OIM-ek, Nazio Batuen elkarte batek, bere txostenean dioen bezala, pertsona hauek herrietako plaza zein garaje publikoetara eramaten dituzte Libiako hainbat tokietan, eta han erosle posibleei aurkezten dizkiete, merkantzia balira bezala.

Gizaki hauen salmentaren prezioa 171 eta 429 euro artean dago. Osasuntsu daudenak, emakume ederrak, igeltsariak, margolariak, nekazariak, zurginak…..edota beste ofizioren bat dutenengatik, gehiago ordaintzen da. Prezioa igo egiten da.

Emakumeak biktima bikoitzak dira “jipoiak, bortxaketak, pilaketak…”. “Badakigu hainbat emakumek antisorgailuak hartuz hasten dutela haien bidaia, badakitelako bortxatuak izango direla”.

Badakite bidea nolakoa izango den, eta hala ere, bere gain hartzen dute bidearen arriskua”. Zergatik? Ez dutelako etxean geratzerik. Bizia jokoan dutelako: bonbak erortzen zaizkie, soldaduak sartzen zaizkie etxean haiek hiltzera… Bizi ezineko tokiak dira, nun ezin duten onartu seme-alabek bizitzea.

Noraino iritsi behar dugu?