Villatuertako lasterketa Aitor Alberdirendako

Guaixe 2018ko mai. 22a, 16:31
Argazkiak: Martin Early, Burunda.

Hirugarrena Unai Aznar izan zen. Intersport Irabia talderik onena izan zen Villatuertan eta Quesos Albeniz onena Soriako El Royon

Larunbatean kadeteen mailako lasterketa jokatu zen Villatuertan (52 km). Lasterketa oso mugitua izan zen eta, azkenean, esprintean erabaki zen. Azkarrena Aralar klubeko Intersport Irabia taldeko Aitor Alberdi izan zen (1:27:27). Top-ten sailkapenean 10 txirrindularietatik 5 talde sakandarretakoak ziren. Hirugarrena Burundako Quesos Albeniz taldeko Unai Aznar sartu zen, laugarrena Igor Arrieta (I.I.), bosgarrena Hugo Aznar (Q.A.) eta hamargarrena Martzel Etxeberria (I.I.). Gainontzekoei dagokienez, Jon Chamorro (Q.A.) 15.a sartu zen, Iker Mintegi (Q.A.) 18.a, Migel Gil (Q.A.) 35.a, Sergio Lopez (Q.A.) 39.a, Mikel Lizasoain (I.I.) 55.a eta Oihan Etxeberria (Q.A.) 59.a. Talde onena Intersport Irabia izan zen.

Bestalde, igandean Sorian lehiatu ziren Burunda klubeko Quesos Albeniz taldeko kadeteak, El Royo herrira, bertakoak baitira euren taldeko Antonio eta Mateo Gonzalez txirrindulariak. Hugo Aznar bigarrena sailkatu zen, Unai Aznar bosgarrena eta mendiko irabazlea, Iker Mintegi 10.a, Antonio Gonzalez 11.a, Jon Chamorro 46.a, Migel Gil 50.a eta Oihan Etxeberria 62.a. Talde onena izan zen Burunda.

 



Juniorrak Arabako Itzulian
Asteburuan junior mailako Arabako Itzulia jokatu zen, 3 etapako proba, taldekako erlojupekoa barne. Arabarrak taldeko Jokin Murgialdaik irabazi du itzulia (4:46:50). Sailkapen orokorrean Aralar taldeko Intersport Irabia taldeko Inhar Astitz 43.a sailkatu zen eta Beñat Etxezarreta 44.a, biak 12:37ra.