Iratxe Lapuente kimuen txapelduna Antsoainen

Guaixe 2018ko mai. 23a, 09:15

Gaizka Flores hirugarrena sailkatu zen aurrebenjaminen mailan

Larunbatean IX. Gazte Berriak Irristaketa Trofeoa jokatu zen Antsoainen. Eguzkiak goxatutako eguraldi ederrarekin lehiatu ziren irristalariak. Sakana Patin taldeko Gaizka Flores Marin olaztiarra hirugarrena sailkatu zen gizonezkoen aurrebenjamin milan, eta emakumezkoen kimuetan Iratxe Lapuente Perez ziordiarrak irabazi zuen lasterketa.
Hurrengo proba ekainaren 9an jokatuko da, Zangozan. Bertan txikien kategorietako diplomak jasoko dituzte gure irristalariek.