Errefuxiatu eremuetara zaporeak eramateko

Guaixe 2018ko mai. 24a, 17:43

Bigarren urte segituan Zaporeak gobernuz kanpoko erakundearen aldeko jaki bilketa eginen da Altsasun. Erakunde hori Grezian lan egiten du, laguntza behar duten pertsona migratu eta errefuxiatuei jatekoa ematen. Egiteko horretan segitu ahal izateko Zaporeak taldekoek jakiak behar dituzte eta, horregatik, larunbatean sakandarrei eskuzabalak izateko eskatu diete. Altsasuko bi eroskietan izanen dira, 9:00etatik 21:00etara. Altsasu bertako, Gasteizko eta Donostiako 11 boluntario izanen dira bilketaz arduratuko direnak. Barazki eta lekale kontserbak, hegaluze eta sardina latak, arroza, pasta eta olioa behar dituzte.