Josu Etxeberria, Nafarroako txapelduna

Guaixe 2018ko mai. 28a, 15:51
Argazkia: Jesus Barado Ocaña.

Iturmendiarrak Galarko Zendea Sari Nagusia irabazi zuen larunbatean Eskirotzen, Nafarroako Txapelketa zena

Larunbatean juniorren mailako XVI. Galarko Zendea Trofeoa jokatu zen Eskirotzen (85 km), aldi berean Nafarroako Txapelketa zena. Aralar klubeko Intersport Irabia taldeko Josu Etxeberriak sekulako lasterketa egin zuen eta bakar-bakarrik iritsi zen helmugara (2:15:01). Hortaz, Iturmendikoa da junior mailako egungo Nafarroako txapelduna. Berak ere irabazi zuen probako mendi txapelketa. Burunda klubeko Quesos Albeniz taldeko Ailetz Lasa 10.a sartu zen, 3:33ra eta El Caserío Valsay taldeko Jon Gil lakuntzarra 12.a, denbora berean.

Talde sakandarreko gainontzeko txirrindulariei dagokienez, Beñat Etxezarreta 19.a sartu zen, Urko Gorriti 20.a, Iker Cerviño 21.a, Imanol Galarza 22.a, Xabier Mauleon 28.a eta Inhar Astitz 29.a.