Etxarrik preferente mailari eutsi dio baina Lagun Artea oraindik esperoan dago

Guaixe 2018ko mai. 29a, 13:28

Etxarrik preferenten jarraituko du. Lagun Artea oraindik esperoan dago.

2B, 3.maila eta maila autonomikoa despeditzen direnean jakingo dute lakuntzarrek preferenten jarraitzen duten edo erregionalera jaisten diren

Izarrak 2B mailari eutsi dio, asteburuan Llagostera taldeari 1 eta 0 irabazi eta gero. Horrek ondorioa izan du 2B mailan, 3. mailan, maila autonomikoan eta preferente mailan. Izan ere, Izarrak 2B mailan jarraitzean, Corellanok 3. mailari eutsi dio, maila autonomikoan 12. postuan sailkatzen den taldeak kategoriari eutsiko dio eta Preferente mailan Etxarri Aranatzek mailari eutsi dio.
Lagun Artea taldeak, ordea, 2B, 3. maila eta maila autonomikoko ligak despeditu arte itxaron beharko du preferente mailan jarraitzen duen edo mailaz jaisten den jakiteko.

Altsasuk denboraldiari agur
Erregional mailan dabilen Altsasuk agur esan dio 2017/2018 denboraldiari. Igoera faseko azken partidan, Altsasuk 1 eta 0 irabazi zion Itaroa Huarteri partida politan. Defentsa akats bati esker aurreratu zuen Patxik Altsasuk, eta Itaroak ezin izan zion partidari buelta eman.

Burladesek (39 puntu), Itaroa Huartek (37 puntu) eta Pamplonak (36 puntu) lortu dute mailaz igotzea eta hurrengo denboraldian preferente mailan ariko dira. Altsasu 7.a sailkatu da (18 puntu) eta hurrengo denboraldian erregional mailan jarraituko du.