Euskaraldia ariketaren aurkezpena egin zuten Pikuxarreko euskalgintza batzordeko eta Aizpea euskara taldeko kideek pasa den ostegunean. Bilerara deituta zeuden herriko talde eta norbanakoak, baita Arakilgo herriak ere. Ekimenaren nondik norakoak azaldu ondoren, bildutakoek iritzi eta ideiak partekatu zituzten, eta Euskaraldia bultzatuko duen batzordea eratu zen.