Trinitatea goian eta behean

Guaixe 2018ko mai. 30a, 19:49

Bakaikuar eta iturmendiar ugari elkartu ziren igande goiz-eguerdian Santa Marinan. Eta haiekin batera ospakizunaren usaira, makina bat sakandar ere. Elizkizuna eta geroko auzatean jendea poliki elkartu zen. Baina bazkal garaia iristearekin batera askok herrirako bidea hartu zuten. Haiendako elkartea, bajerak edota frontoia bihurtu zen jantokia. Izan zen mendia gelditu zenik ere. Haiek andretxean bazkaldu zuten, babesean. Ondoren, txistularia lagun, Bakaikura jaitsi ziren, dantzalarren dagokion geldialdia eginez. Parradak Bakaikun izan zuen segida.

Argazkiak: BakaikuInfo Web