Andueza eta Arrizabalaga txapeldun Antsoainen

Guaixe 2018ko mai. 31a, 08:40

Antsoaingo Triatloian bi garaipen etorri ziren Sakanara

Asteburuan VIII. Antsoaingo Triatloia jokatu zen, Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria. Sakana Triatloi Taldekoek sekulako maila eman zuten, bi proba irabazita bueltatu baitziren. Horrela,  gizonezkoen aurre benjamin mailan Oihan Andueza izan zen txapelduna eta gizonezkoen benjaminen mailan Mikel Arrizabalaga.