Udaberri eta Larrañetakoen finalista eguna

Guaixe 2018ko mai. 31a, 16:07
Larrañeta taldeak Pirinioetara egindako txango bat.

Igandean, Auntzetxen

Igandean Etxarri Aranazko Udaberri eta Larrañeta mendi taldeek finalista edo azkenzale eguna ospatuko dute. Goizeko 9:00etan jarri dute hitzordua Etxarriko plazan, herriko baso eta mendietan barna buelta ederra egin eta Auntzetxen biltzeko. Bertan, hamaiketakoa hartu eta finalista eguneko dominak banatuko dituzte.

Harpeara, Sakanako Mendizaleekin
Sakanako Mendizaleak taldeak ekaineko irteera prest dauka. Hain zuzen ere, ekainaren 10ean Harpeara (Orbaizeta) mendi martxa egiteko asmoa dute gure mendizaleek. Autobusa goizeko 6:00etan aterako da Olaztitik, herriz herri Sakanako mendizaleak hartzeko. Ohiko tokietan eman behar da izena, edo, bestela, herrietako arduradunengana jo behar da edo 639 117 631 telefonora hots egin.