Euriteak kaltetutakoen zerrendan ibarreko 13 sartu ditu gobernuak

Guaixe 2018ko eka. 3a, 12:29

Ibaia gainezka Etxarri Aranatzen.

Nafarroako Gobernuak apirilaren 6an eta 13an izan ziren euriteen eta uholdeen ondorioz kaltetutako 88 herrien zerrenda onartu zuen asteazkeneko bilkuran. Haien artean Sakanako 13 herri daude: Arakil, Irañeta, Uharte Arakil, Arruazu, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain, Altsasu, Olatzagutia eta Ziordia.   

Aldi berean, pertsona fisikoek eta juridikoek jaso ditzaketen zerga-salbuespenak onartu ditu. Eraikinak kaltetu badira kontribuzioa ez da pagatu beharko ezta eraikuntza, azpiegitura eta lanen gaineko Ekonomia-Jardueren Zerga ere. Udalek horrekin diru sarrerak galtzen dituzte eta horiek Nafarroako Gobernuak ordainduko dizkie. Pertsona fisikoek edo juridikoek zerga salbuespenak udaletxean eska ditzakete, lastailaren 31ra arte. Neurria aseguru etxeen eta estatutik edo Europatik etor litezkeenen osagarriak da, aseguratu eta gabeko ondasunendako.