Ikastolarendako laguntzak legezkoak dira

Guaixe 2018ko mai. 31a, 17:09

Hala esan du Kontu Ganberak PSNren parlamentuko taldearen galderari erantzunez.

Nafarroako Parlamentuko UPNko eta PSN-ko parlamentuko taldeek Nafarroako Kontu Ganberari azaroan eskatu zioten lau udalek ikastolei emandako diru-laguntzak eta lurraren eta eraikinen uztea fiskalizatzeko. PSN-k Altsasuko Udala eta ikastolaren arteko erlazioaren fiskalizazioa eskatu zuen.

Kontu Ganberak Nafarroako Parlamentura bidalitako erantzunean jasotzen denez, fiskalizazio erakundearen iritziz ikastolari utzitako eraikin eta lur publikoak legeak ezarritakoari  segituz egin da. "Izan ere, erakunde onuradunak interes orokorreko jardun baterako erabiltzen dutelako". Kontu Ganberatik gaineratu dutenez, "toki erakundeek tokiko ikastetxeei diru-laguntza emateko aukera dute legez". Eta zehazten du ikastolak berak pagatutakoa jasotzen dituen diru-laguntzak baino gehiago dela.

Baina zehazten du: "ikastetxe kontzertatuen finantziazioa kontzertu bidez egin beharko litzateke". Eta proposatzen du dual laguntzak kontzertuekin koordinatzea edo haietan sartzea. Ikastetxe kontzertatuei udalek egindako ekarpen horiek diru-laguntza erregimen orokorrean sartzea ere proposatu du.