Elikagai Bankuak jakien bilketa eginen du gaur eta bihar

Guaixe 2018ko mai. 31a, 17:33

Nafarroako Elikagai Bankuko boluntarioak jatekoen bilketa handian lanean ariko dira bihar eta etzi. Bi egun horietan biltzen dena ekonomikoki okerren dauden 7.000 familia baino gehiagoren artean banatuko dute hurrengo hilabeteetan. Hau da, 32.000 nafarren artean. Horregatik, bilketa honetarako gosea ezabatu leloa aukeratu dute. Bilketa antolatu dutenek honako jakiak ematea eskatu dute: olioa, arrain kontserbak, pasta egosia, lekale kontserbak, gailetak eta kakao disolbagarria.

Ibarreko hainbat herrietan, ohikoa denez, dendetatik aparteko bilketa puntuak zabalduko dira eta jatekoak hara eramatea eskatuko da. Altsasun, berriz, Eroskiren bi dendetan eta BMren eta Diaren dendetan bertan izanen dira boluntarioak. Bide batez, bilketan lagundu eta boluntario izateko deialdia egin dute. Izena emateko hiru modu daude: www.bancoalimentosnavarra.org web gunea, granrecogidaban@gmail.com e-posta edo 636 693 617 telefonoa.