Iruñean aurkeztu dute Nafarroa Oinezaren aurtengo kantua eta bideoklipa. Aurtengo Oinezaren leloa bezala, BIZI du titulua kantuak. Letra Jon Maiak egin du eta musika sortzaileak Iñigo Aritzako ikasle ohi eta guraso Eneko Gartziandia eta Jon Mortzillo izan dira. BIZI kantua Iñigo Aritza Ikastolako ikasle ohiek elkarlanean sortutako kanta da eta kantuaren grabazioa Itxura estudioan egin zuten, Fran Pérez soinu teknikariarekin.
Bideoklipari dagokionez, bideo egileak Oier Albiztur eta Aitor Beramendi izan dira. Musikariak, aldiz, Eneko Gartziandia, Jon Mortzillo, Haitz Bujanda, Xabi Seko, Lohitzune Berastegi, Beñat Larrauri, Will Mud Candies, eta Goiatz Mooshine Wagon. Ahotsak Aixa Sanatanok, Jon Mortzillok eta Iñigo Aritza Ikastolako ikasleak jarri dituzte eta produkzioan Manu Gomez, Beñat Agirre, Jone Areta eta Asier Beltza aritu dira. Nafarroa Oinezek inklusibitatearen aldeko apustua egin du eta bideoklipean gormutuen hizkuntza ageri da.
Nafarroa Oinezek eskerrak eman nahi dizkie Josefina Arregiri, ONCEri, Biak Bat elkarteari, CERMINi, Eunateri eta Ibili elkarteei euren laguntzagatik.