Beñat Katarain Camilleko errege

Guaixe 2018ko eka. 4a, 11:57

Lakuntzarrak irabazi zuen Camille Extreme lasterketa ezaguna, 407 korrikalarien artean. Ander Unzurrunzaga Iurrebaso lehen beteranoa izan zen

Izabak 14. Camille Extreme mendi lasterketa hartu zuen, 31 km eta 2.044 metroko desnibel positiboa duen proba gogorra. 407 korrikalarik hartu zuten irteera, goizeko bederatzietan, eta lehen lau ordutan eguraldia alde izan zuten; aldiz, ordubatak inguruan euria hasi zuen, gogotik, eta oraindik lanean zebiltzan korrikalariei izugarri konplikatu zitzaien ibilbidea.

Beñat Katarain lakuntzarra ikusgarri aritu zen eta bereziki Ziriza gainean eta Ezkaurre gainean (2.047 m) bildu ziren ikusleen animo eta laguntzarekin, aurrera egitea eta proba irabaztea lortu zuen (3:09:45). 53 segundo atera zizkion bigarrenari, Jonatan Cuestari (3:10:38). Amaia Amantegi izan zen lehen emakumea (4:03:14). Aipatzekoa da ere Ander Unzurrunzaga Iurrebaso etxarriarraren lorpena. Sailkapen orokorrean 15.a sartu zen (3:37:08) eta probako lehen beteranoa izan zen.

Sakandarrak Camille Extremen (31 km)
1.Beñar Katarain:        3:09:45
15.Ander Unzurrunzaga I.:     3:37:08
91.Ander Unzurrunzaga G.: 4:22:13
158.Arkaitz Munarriz:     4:51:27
162.J.Felipe Lizarraga:     4:53:19
197.Ibai Arrese:        5:04:27
202.Iban Ubeda:        5:04:53
203.Aran Larrañaga:    5:04:53
240.Gorka Inda:        5:18:51
284.Maite Zabaleta:    5:34:57
323.Juan Pablo Ariz:    5:55:02