EH Erronka: Beraza zortzigarrena eta Santesteban bederatzigarrena

Guaixe 2018ko eka. 4a, 13:34

67 kilometroko Leitzako proba gogorrean 608 parte-hartzaileetatik 217 erretiratu egin ziren

Sakandarrak EH Erronkan (67 km)
1.Raul Macarro:        6:59:52
8.Jose Luis Beraza:    7:33:28
9.Gorka Santesteban:    7:42:41
24.Julen Lizarraga:    8:17:25
75.Alatz Agirre:        9:26:33
171.Antoni Goñi:        10:35:04
172.Iñigo Etxarte:    10:35:04
173.Iñigo Rekalde:    10:35:04
238.Iban Verdugo:    11:11:41
239.Fran Araña:        11:11:41
241.Roberto Jaka:    11:12:05
361.Felix San Roman:    12:24:29
391.Asier Larrion:    13:04:30

*Sailkapenean ez da korrikalarien jaioterria agertzen. Hortaz, gerta daiteke sakandarren bat zerrenda honetan ez agertzea


Gogorra da Leitzako Euskal Herria Erronka traila. 67 kilometro eta 3.600 metro desnibel positiboa, ez da txantxa. Hala ere, 608 korrikalarik hartu zuten irteera, gogotsu, probari ekiteko. Ibilbidean barna lohi asko zegoela aipatu dute korrikalariek, hezetasun asko zegoela eta bero asko pasa zutela. Probaren gogortasunaren erakusle, 608 korrikalarietatik 391k lortu zuten proba osatzea, Raul Macarro (6:59:52) eta Izaskun Zubizarreta (8:32:38) buru zirela.

Sakandarren artean aipatzekoa da probako lehen 10 sailkatuen artean bi sakandar izan zirela. Jose Luis Beraza uhartearra 8.a sartu zen eta probako lehen beteranoa izan zen (7:33:28) eta Gorka Santesteban 9.a sartu zen (7:42:41). Gainontzeko sakandarrak ere oso txukun ibili ziren.