Iskiza Sakanakoak dantzan jarri zirenekoa

Guaixe 2018ko eka. 7a, 11:12

Ostiralean ikasturte bukaerako jaialdi bikaina eskaini zuen Iortian Iskiza Sakana taldeak

Aurreko ostiralean Iskiza Sakanako gimnasta erritmika taldekoek hitzordua zuten Iortia Kultur Gunean. Iskiza Sakana dantzan! izenburua zuen ikuskizunean, ikasturtean landutako koreografia ederrak eskaini zituzten taldeko gimnastek. Aurtengo txapelketatan aurkeztutako koreografia eta ariketez gain, ikasturte bukaerarako prestatutako beste zenbait dantza ikusteko aukera izan zen. Taldeka eta banaka aritu ziren, primerako erakustaldian.

Egun Sakana Iskiza Gimnasia Erritmikako taldean 45 gimnasta inguru trebatzen dira, 20 eskola taldean eta 25 txapelketen taldean. Olaia Agirre, Cristina Nuncio, Maria Remolina, Ainhoia Imaz eta Olaia Granizo dira monitoreak.