35 neska-mutiko Ziordiko 3x3 saski txapelketan

Guaixe 2018ko eka. 7a, 09:25

Eguraldi iragarpenagagatik Altsasuko Zelandin antolatu behar izan zuten ekimena

Asteburuan Ziordiko 3x3 saski txapelketa jokatu zen. Ziordian ospatzekoa zen txapelketa, baina eguraldiagatik –ekaitzak eta euria iragartzen zuten– Altsasuko Zelandi kiroldegian ospatzea erabaki zuen antolakuntzak, Ziordiko Udalak. 35 neska-mutilek hartu zuten parte, 5 taldetan banatuta: CBASK, Agurain, Fundacion 5+11 (Baskoniako harrobia), Irurtzun eta Antsoaingo Gazte Berriak. Lagunarteko partidak izan ziren, ez lehiakorrak, eta horregatik ez dute emaitzarik eman. Horretaz gain, tiro libreen txapelketa antolatu zuten eta Fundacion 5 + 11 taldeko Hegoitzek irabazi zuen, CBASKeko Imanol Ramirezen aurretik. Bukaeran, guztiendako auzate ederra izan zen.
Bestalde, CBASK eta Agurain taldeen arteko senior partida bertan behera geratu zen.

Uztailaren 29an II. Ziordiko 3x3 Basket Txapelketa
Uztailaren 29an, igandean, II. Ziordiko 3x3 Basket Txapelketa antolatu dute, Dravet Sindromea Fundazioaren aldekoa. A multzoan 2005, 2006 eta 2007 urtean jaiotako neska-mutikoak lehiatuko dira eta B multzoan 2008, 2009 eta 2010ean jaiotakoak. Izena ematea zabalik dago uztailaren 23ra arte, 620 06 45 34 telefonoan (Jose Ramon).