Festen kartelak aukeratzeko lehiaketak martxan

Guaixe 2018ko eka. 7a, 14:01


Lakuntzako eta Olaztiko Udalek festak iragarriko dituzten kartelak aukeratzeko lehiaketak antolatu dituzte

Lakuntzako Udalak herriko festak iragarriko duen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Garagarrilaren 15eko 14:00ak arte epea dago lanak aurkezteko. Hiru kategoria daude: 10 urte arte, 10-16 urte bitartean eta 16 urtetatik gorakoak. DIN-A1 (59,4x84,1), DIN-A2 (42,0x59,4) eta DIN-A3 (29,7x42,0) tamainetako lanak onartuko dira.

“Lakuntzako jaiak 2018. Abuztuaren 25etik abuztuaren 30era arte” testua agertu behar da proposamenetan. Sariak 30 € eta 150 € tartekoak izanen dira. Informazio gehiago Lakuntzako Udalean eta Udaleko webgunean.

Olaztiko Udala ere Santa Ana festak iragarriko duen kartelaren bila ari da, eta horretarako lehiaketa prestatu du. “Santa Ana 2018. Olazti. Uztailaren 26tik 29ra. Del 26 al 29 de julio” testua agertu behar da eta lanen gaiek Sana Ana festekin zerikusia izan behar dute. Hiru maila ezarri dira: 11 urte artekoak, 12 eta 14 urte bitartekoak eta 15 urtetik aurrekoak.

Lana originala eta argitaratu gabea izan behar da, A3 tamainakoa eta estiloa eta materiala librea da. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake. Garagarrilaren 18ra arte dago epea lanak aurkezteko, goizez, udaletxean. Lanak plika sistemarekin aukeztu behar dira. Epaimahaia Kultura eta Festak lan taldeko kideek osatuko dute eta sariak 50€ eta 150 € tartekoak izanen dira. Informazio gehiago: Olaztiko Udaleko webgunea.