Ingurumenaren Munduko eguna larunbatean Urbasan

Guaixe 2018ko eka. 7a, 14:41

Urbasako natur parkean eginen da larunbat goizean, Ingurumenaren Munduko Eguna, hondakin plastikoei buruzko kontzientzia hartzea helburu duena aurten. Nafarroako Gobernuak egitaraua antolatu du horren harira eta jardueretako bat Urbasako Bioitza kanpinean eginen da etzi. Hain zuen, familia guztiari zuzendutako hondakin plastikoei buruzko dibulgazio-jarduera. Horren barruan daude: plastikoei buruzko saioa, araztegia eta informazio-zentroa bisitatu eta egokitutako bidexkan ibilaldia eginen dute. Ondoren, hamaiketakoa izanen da. Parte hartzeko: eduamb@navarra.es.