Sakanan ulertzeko argazkiak

Guaixe 2018ko eka. 10a, 13:14
Greziako errefuxiatu eremu bat.

Sakana Harrera Harana taldeko kideek Sakanan ulertu nahi dugu ekimena martxan jarri dute. Horregatik, galdera sorta bat luzatu dute: zergatik egiten dute ihes? Nola bidaiatzen dute hona iristeko? Nola bizi dira? Nola ematen die Europako Batasunak ongi etorria? Eta guk? Nola sentitu gara haien herrialdeetan? Nola hartu gaituzte? Migratu duten pertsonen eta errefuxiatuen alde lan egiten duen taldeak sakandarrei eskaera egin die: goiko galdera horiek “erantzuten duen argazkiren bat baduzu, gurekin elkarbanatu, Sakanan zehar bidaiatuko duen argazki erakusketa bat prestatuko dugu”.

Egitasmoarekin bat egin eta bere argazkiak partekatu nahi dituzten sakandarrek hilaren 18ra arte bidali ditzakete euren irudiak sakanaharreraharana@gmail.com e-posta helbidera. Irudiarekin batera haren deskribapen txiki bat eskatzen dute antolatzaileek: tokia, urtea eta azalpen txikia.