Iñigo Aritza ikastolak bere festa Olatzagutian ospatuko du

Guaixe 2018ko eka. 8a, 13:42

Urte berezia da honakoa Iñigo Aritza ikastolarendako. Nafarroa Oinezen prestaketan buru belarri sartuta daudela ospatuko dute ikastolaren eguna Olatzagutian, bihar. Ospakizuna bera presente izanen da biharko egunean. Gainera, ikastolan 35 urte baino gehiago daramaten zortzi irakasleri ere eskerrak emanen dizkiete.

Egitaraua
11:00 Haurrendako tailerrak, jolasak, tirolina, futbol 5, herri kirolak eta buruhandiak.
12:00 Trikitilariak.
12:30 Irakasle ohiei esker ona eta Euskaraldia ekitaldiaren aurkezpena.
14:30 Bazkaria, historia-memoriako parkean.
Ondoren, ikasleen karaokea eta ur zezena.