Andra Mari ikastolak Bakaikun ospatuko du bere eguna

Guaixe 2018ko eka. 8a, 14:03

Ikasturtea despeditzear dela Bakaikun elkartuko da Andra Mari ikastolako komunitatea. Irakasle, ikasle, langile eta gurasoak egun osoko egitaraua dute biharko. Bazkaldu ondoren, ohi bezala, omenaldien txanda iritsiko da. Aurten xake ikastaroak ematen dutenek jasoko dute. Horren ondoren ikastola utziko duten DBH 4.ko ikasleak agurtuko dituzte.
 
Egitaraua
10:00 Eskulanen erakusketa, udaletxean.
10:30 Lehen Hezkuntzako pilota finalak, frontoian.
12:00 Herri kirolak, plazan.
12:30 Dantzariak, plazan.
12:30 Buruhandia, herrian barna.
13:00 Xapiru trikitixa eskolaren emanaldia.
14:30 Herri bazkaria.
16:00-19:00 Puzgarriak.
16:30 Omenaldia.
17:00 Karaokea.
20:00 Auzatea.