Burujabetzaren aldeko jardunaldirako deialdia egin dute

Guaixe 2018ko eka. 8a, 12:05

Burujabe kanpainaren barruan, AHTren kontrako martxa egin zen larunbatean, Etxarren eta Irurtzun artean. Argazkia: @Sortu_Sakana

Altsasun larunbatean eginen dira, "dena aldatzeko, ongi bizitzeko: burujabe!" lelopean.

LAB, Ernai, Euskal Herrian Euskaraz, Bilgune Feminista, Sortu, Belardi, AHT Gelditu Elkarlana eta beste zenbait eragilek burujabetzari buruzko jardunaldiak egin dituzte azken hilabetean. Nork bere esparrutik "erabakitzeko eskubidea alor guztietara zabaldu behar dugula" uste dute, horrela "demokrazian sakontzeko". Izan ere, "ezinbestekoa dugu zuzenean eragiten diguten gaiei buruz hemen erabakitzea: osasuna, pentsioak, hezkuntza, AHT bezalako azpiegiturak, zerbitzu sozialak, euskara, emakumea eta berdintasuna, elikadura, ekonomia, sistema energetikoa, eta abar. Gizarte eredua erabaki, azken finean. Berdintasunean eta justizia sozialean oinarritutako gizartea posible delako, alternatibak ditugulako".

Antolatzaileek, "Euskal Herri burujabea eraikitzeko garaia" dela diote. " Bakoitzak bere alorretik ekarpena eginez euskal errepublika burujabea eraiki behar dugu, eraikitzen ari gara!" Norabide horretan landu dituzte jardunaldiak.

Egitaraua
12:00 Burujabe hobe mahai-ingurua: Rafa Diez (Sortu), Mireia Boya (CUP) eta Lur Albizu (Ernai). Moderatzailea: Aitor Agirrezabal kazetaria. Iortiako zabalguneko plazan.
14:30 Bazkaria, Iortiako zabalguneko plazan.
18:00 Mobilizazioa. Iortiako zabalguneko plazatik.
Ondoren 3indarrok elektrotxaranga.