Eskoletako txirrindulariak, Etxarri Aranatzen

Guaixe 2018ko eka. 8a, 09:31

San Kiriko Txirrindularitza Saria jokatuko da larunbatean, 16:00etan, Burundabiden

Aralar Txirrindulari Taldeak Etxarri Aranazko Udalaren laguntzarekin antolatuta, kategoria txikikoen San Kiriko Txirrindularitza Saria jokatuko da bihar, larunbatean, 16:00etatik aurrera, Etxarriko Burundabide kalean. Hasieran ginkana probak egonen dira jokoan eta, segidan, kategoria ezberdineko lasterketak. Bertan Aralar eta Burunda klubetako neska-mutikoak lanean ikusteko aukera izango dugu.