Sakanako Garapen Agentziak (SGA) langileen beharrak betetze aldera, hautapen-probak eginen ditu proiektu kudeaketa arduraduna kontratatzeko.
Hautagai izateko honako baldintzak bete beharko dira: euskararen C1 jakite maila frogatzeko tituluaren jabe izatea edo euskara proba gainditzea; ingeniaritzan lizentziatua izatea (garrantzitsua proiektu kudeaketekin zerikusia daukaten adarretatik izatea); ingelesa jakitea, ahoz eta idatziz (B1); gidabaimena eta ibilgailu propioa izatea. SGAtik jakinarazi dutenez, urte bateko kontratua eginen zaio hautatutako pertsonari, luzatu daitekeena.
Deialdian interesa dute pertsonek euren eskabideak info@sakanagaratzen.com e-posta helbidean edo SGAren bulegoan aurkeztu beharko dute hilaren 19ko 15:30erako. Euskara titulua ez dutenek 20an pasa beharko lukete proba. Bestela, azterketa idatzia hilaren 25ean izanen da, 9:30etik 11:30era. Eta elkarrizketa eta ahozko proba, berriz, hilaren 27an. Guztiak SGAren egoitzan, Arbizutko Utzubar industrialdeko Utzugane eraikinean.